Hizkuntza

Zulaketak eta ainguraketak

Buloiak

Ainguraketak eta buloiak

Lursailean ainguraketak eginda, lursaila ongi egonkortzeko egiten diren jarduera guztiak sartzen dira esparru honetan. Ainguraketa-sistema hauek lursaila kontsolidatzen laguntzen dute, horren ezegonkortzea eragiten duten haustura-planoak josita. Ezpondaren ezaugarri zehatzen eta horren ezegonkortasunaren arabera zehaztuko da zer-nolako ainguraketa egin, bai eta horren neurriak ere.

Mikropiloteak

Mikropiloteak

Mikropiloteak lursaila sendotzeko elementuak dira, altzairuzko hobiz osatutakoak, eta, gehienetan, altzairu korrugatuzko barrekin sendotutakoak, lursailaren beharren arabera. 300 mm-tik beherako diametroa dute eta zementu-esnea edo morteroa injektatzen zaie, injekzio bakar (IB), errepikakor (IE) edo errepikakor selektiboko (IES) tekniken arabera. Isolatuta edo bilduta ezartzen dira, lanaren eta trakzio, konpresio, ebakidura edo flexio motako esfortzuen arabera. Iraulen, mikropilotaje-teknikak erabiltzen ditugu, ahokatzeak, pantaila-hormak, plataforma-indartzeak eta abar egiteko.

Injekzioak

Ainguraketa eta mikropiloteen injektatzea ezinbesteko prozesua da ainguraketa egiteko eta horrek funtziona dezan. Hainbat motatako injekzioak egiten ditugu, lursailaren baldintzen eta egindako ainguraketaren arabera. Injekzioen bidez, behin betiko finkatzen dira ainguraketa eta indartze elementuak, eta lursailaren sostengu-ahalmena hobetzen da.

Drainatzeak

Drainatzeak

Ezinbestekoa da lursaila drainatzea, eta ezpondak egonkortzeko beste jarduera batzuen osagarri da, batzuetan. Hainbat drainatze-mota egiten ditugu, lursailaren biltze-beharren arabera, hala horma-zuloak nola gaitasun handiagoko drain kaliforniarrak.

Egitura-sendotzea

Egitura-sendotzea da ainguraketen oinarrizko aplikazioetako bat. Egitura-sendotzeak egiten dira hainbat aplikazio -eremutan, ingeniaritza zibilaren edo eraikuntzaren barruan.