Hizkuntza

Higaduraren kontrola

Hidroereitea

Hidroereitea gainazalak landareztatzeko sistema bat da, eta hazi-nahasketa bat eta landaretza-geruza bat hazten laguntzen duten gehigarriak proiektatzean datza. Hidroereitearen konposizioa inguruko baldintzen (klima, plubiometria, orientazioa eta abar) araberakoa izaten da.

Sare-estera

Sare-estera sistema konposatua

Sare-estera sistema konposatua da konponbiderik onena etengabeko higadurak zementazio-galtzearen edo bloke txikiak askatzearen ondoriozko luiziak eragiten dituenean. Sistema honen bidez, lursaila finkatzea lortzen da, etengabeko higatze-prozesua etetea eta haitz-erortzeak saihestea. Horrekin batera eta lursail motaren arabera, ezponda berriz landareztatzen lagunduko duen substratu egokia mantentzen lagun dezake sistema honek.

Manta eta sare organikoak

Manta eta sare organikoak ezinbestekoak dira higadura kontrolatzeko eta fino askoko lurretan lubakiak sortzeko. Sistema horiek mendi-hegalak landareztatzeko baldintza egokiak sortzen laguntzen dute.

Hiru dimentsioko estera

Hiru dimentsioko estera geosare mota bat da, eta duen egitura korapilatuari esker, egokia da malda handiko ezpondetan, bazterretan eta arroetan higadura kontrolatzeko. Lurzoru-galtzearen kontra babesteaz gainera, horren azpian landaretza hazten laguntzen du mintz honek, eta harrikoskor-erortzeak gutxitzen ditu errepide bazterretan; beraz, mantentze-lanen kostuak ere txikitzen ditu.

Geozeldak

Geozeldak lursailak konfinatzeko egiturak dira, eta ezponden higadura kontrolatzen eta ertzak zein arroak babesten laguntzen dute.