Hizkuntza

Ezponden egonkortzea

Sare sendotua

Tortsio hirukoitzeko sarea

Tortsio hirukoitzeko sarea ezponden gainazala sendotzeko lanetan erabiltzen da, luizi-potentzia txikia denean. Ainguraketa hautatuak eta kable horizontal, bertikal edo diagonalak erantsita, euste-baldintza hobeak ematen zaizkio sistemari, ezegonkortasun txikiak kontrolatzeko.

Sare ainguratua

Sare ainguratuko sistemak tortsio hirukoitzeko mintz sinple bat dauka, eta lursailaren beharren arabera, ainguraketa txikiak eransten zaizkio, ezpondan finkatzeko.

Sare sendotua

Sare sendotuko sistemak tortsio hirukoitzeko sarea dauka, eta altzairuzko kable zatiak ezartzen zaizkio bertikalean, horizontalean edo diagonalean, altzairuzko barrekin finkatuta, lursailaren euste-gaitasuna hobetzeko eta balizko falka ezegonkorren erortzea kontrolatzeko.

Erresistentzia handiko mintzak

Erresistentzia handiko mintzak bereziki egokiak dira euste-gaitasun handiak eta sistema exekutatzeko abiadura handia behar direnean. Sistemaren errendimendu optimoa lortzen da, lursailean sendotze-kable horizontala eta ainguraketak sistemaren neurriak ongi hartuta jarrita.

Kable-sare

Kable-sareak

Kable-sare edo eraztun-sare bidezko egonkortze-sistemek ezegonkortasun arazoak konpontzen dituzte, harkaitz-ezpondetan batez ere; izan ere, luizien potentzia dela-eta, trakzioko erresistentzia-prestazio handiagoa behar du mintzak. Eraztun-sareak ezegonkortasun egoeretan dira bereziki egokiak, sistemak nolabaiteko elastikotasuna behar duenean bolumen handiko harkaitz-zati baten egonkortasuna bermatzeko.

Gunita

Gunita edo hormigoi proiektatua ezpondak sendotzeko lanetan, lur-azpiko lanetan, tunelak estaltzekoetan, eraikuntzak zein egiturak sendotzekoetan eta deposituak estaltzekoetan aplikatzen den euste-teknika bat da. Obraren ezaugarrien arabera, gunitatze armatuak edo sendotuak, estaldura-gunitatzeak, soil nailing tekniken bidezko indusketa konbinatuak, kolorantea erantsita egindako gunitatze integratuak edo gunitatze landareztatuak egiten ditugu.

Habeak

Trabaketa-habeak aldez aurretik egindako mikropilote-pantailak horizontalki txarrantxatzeko egiten dira. Horiek tenkatzeko, kable-ainguraketak erabiliko dira, sistemari kargak erantsi ahal izateko. Horrelako egiturak bereziki erabilgarriak dira bide-lanetan, tuneletan eta eraikuntzetan pantaila-hormak sendotzeko.