Hizkuntza

Nortzuk gara

Batasunetik sortutako organizazio bat da Iraule, ezpondak egonkortzen adituak diren hainbat profesionalen eta hainbat enpresa-talderen arteko batasunetik, hain zuzen ere. Bizipen batasuna, pertsona batasuna, borondate batasuna, ezagutza batasuna, baliabide batasuna, esperientzia batasuna eta balio batasuna da.

Aizkorriren tontorrik gorena da Iraule, mendilerroa osatzen duen mendietatik txikiena. Talde bateko elementu bakoitzaren garrantziaren sinbolo da, engranaje bateko pieza guztiena.

Lurralde baten izaeratik, horren sustraiekiko eta jatorriarekiko leialtasunetik, munduari begiratzeko modu handinahia ere bada Iraule.

Iraulen, ezpondak tratatzeko eta egonkortzeko, luiziak saihesteko eta higadura kontrolatzeko konponbideak proposatzen eta gauzatzen ditugu.

Espainia, Portugal, Frantzia eta Andorra dira gure jarduera-eremua, baina hurbiltasuna dela-eta, EAEn eta penintsularen iparraldean egiten ditugu lanik gehienak.

Gure aktibo nagusia pertsonak dira. Iraulen, azken hamarkadetan egonkortasunaren merkatuan EAEn erreferente garen hainbat profesionalek lan egiten dugu, Espainiako hainbat lekutako diziplina anitzeko talde batekin. Langile propioekin egiten ditugu lanak, gaitasun handiko eta konfiantzako langileekin, prestakuntza eta esperientzia handikoekin, eta ongi egindako lanaren berme dira. Pertsonekiko konfiantza hori da proiektuaren parte bihurtzen dituen pizgarria, hain zuzen ere.

Giza aktibo horri gure jabetzako makina-parke handia erantsi behar zaio. Hala, lan-bolumen handi eta askotarikoak burutu ditzakegu, alokatzeak edota azpikontratazioak minimizatuta.

Gaitasun tekniko eta geografikoei, giza baliabideei eta baliabide materialei esker, Iraule gai da bezero bakoitzaren behar espezifikoei azkar eta modu egokian erantzuteko, konponbide-aukera zabala eskainita.